POLITIKA

Podemosek bigarren lekua kenduko dio PSOEri, CISen arabera

Alderdi Popularrarekiko 3,4 puntuko aldea izango luke Pablo Iglesiasen alderdiak, botoen % 23,9 eskuratuta.

Espainiako Estatuan hauteskunde orokorrak gaur egingo balira,Alderdi Popularrak irabaziko lituzke (botoen % 27,3), bainaPodemos bigarren indar bilakatuko litzateke (botoen % 23,9), PSOEri aurrea hartuta (botoen % 22,2), CIS etxeak 2015eko urtarrilean egindako inkestaren arabera.

Horren arabera, Alderdi Popularretik 3,4 puntura geratuko da Pablo Iglesias buru duen alderdia.

Urtarrilaren 2tik 12ra egindako barometroak agerian utzi duPSOEren boto-galera (1,7 puntu egin du behera, urriko inkestarekin alderatuta). Alderdi Popularrak lehen indar izaten jarraitzen du, baina 0,2 puntu galdu ditu epe horretan (botoen % 27,5 eskuratuko lituzkeela kaleratu zuten 2014ko urriko inkestan; % 25,3, 2015eko urtarrilekoan).


Aurreko bi inkestetan erakutsitako joerari jarraiki, Podemos lehen indarra izango litzateke boto zuzenari dagokionez (galdetutakoen % 19,3k aipatu du), Alderdi Popularraren (% 12,9) eta PSOEren (% 12,4) aurretik.


GREZIAKO ELEKZIOAK


Orain dela bi aste ezagutu genituen Greziako parlamenturako egin ziren elekzioetako emaitzak eta askok jakingo duzuen bezala garailea zyriza alderdi politikoa izan da, podemosen aliatu politikoa botoen %36,34-kin iritsi da gobernura eta onek erakusten du nola jendea berriro komunismoan hasi den konfitatzen pentsatzen dutelako hau dela irtenbidea, eta seguruenez hau pasatuko da Espainian podemosekin, elekzioak jendearen desesperazioaz irabaziko dutela.Hauek parlamentuko 149 aulki dira, bakarrik erabateko gehiengotik bi aulkietara. Berriz orain arte boterean zegoen alderdia demokrazia berria bigarren geratu da botoen %27,81, hau da, 77 aulkirekin, eta galdetuko zarete ea hau nola den posible portzentajeak ain antzerakoak izanda. Bada hau posible da garaileari 50 aulki adizional ematen diotelako. Eta hirugarren lekuan Amanecer Dorado alderdi neonazia dago botoen %6,28 arekin, bere liderra kartzelan egon arren jendeak botatzen jarraitzen diola ikusten dugu, gauza absurdoa, onek irakusten du nola jendea desesperazioan partidu estremistetan indartzen dela.. Ondoren gainontzeko partiduak daude: todo potami %6,05, Greziako alderdi komunista %5,47,berriz mobimentu sozialista panhelenikoa, %4,75  eta azkenik alderdi greko independentea botoen %4, 68.











MIKEL KORTABARRIA.

No hay comentarios:

Publicar un comentario