TXIRRINDULARITZA

MILAN SAN REMO 2015
Igande honetan, Martxoaren 22-an jokatu zen txirrindularitza munduan oso ezagun den klasika. Txirrindulari oso garrantzitsuak ibili ziren bizikletaren gainean Milaneko kaleetan zehar garaipenaren bila; Degenkolb, Cavendish, Sagan, Kristoff…
Etapan zehar eguraldi txarra jasan zuten txirrindulariek 8 graduko tenperatura batekin, honek eragin zituen eroriko batzuk.





Eguneko ihesaldia 11 gizonentzat izan zen, hauen artean, Jan Barta, Sebastian Molano, Maarten Tjallingii, Andrea Peron, Stefano Pirazzi, Adrian Kurek, Matteo Bono, Serge Pauwels, Julian Berard, Tiziano Dall´Antonia eta Marco Frapporti. Trek Factory Racing, Katusha, Tinnkoff-Saxo eta Lampre-Merida taldeak ibili ziren 10 minutuko aldea hartu zuen ihesaldi hau harrapatzeko pelotoian erritmoa jartzen. 25 km faltan harrapatu zuten azken gizona, hau da, Matteo Bono, Cipressako igoeran.

Poggioko basean, Geraint Thomas britainiarra eta Daniel Oss italiarra erasoka ibili ziren, baina tarte oso txikiarekin, 17 segundu inguru.
Pelotoiak harrapatu eta esprinean jokatu zuten garaipena, horien artean izen aipagarriak zeuden; Michael Matthews, John Degenkolb, Peter Sagan, Alexander Kristoff, Nacer Bouhanni… 30 txirrindulari inguruko talde batean zeuden garaipena lortzeko borrokan eta azken esprinean John Degenkolb alemaniarra izan zen azkarrena. Alexander Kristoff-ek eta Michael Matthews-ek 2. eta 3. postuak lortu zituzten.


Top 10:

  1. John Degenkolb (GER) Team Giant-Alpecin
  2. Alexander Kristoff (NOR) Team Katusha
  3. Michael Matthews (AUS) Orica Greenedge
  4. Peter Sagan (SVK) Tinkoff-Saxo
  5. Niccolo Bonifazio (ITA) Lampre-Merida
  6. Nacer Bouhanni (FRA) Cofidis, Solutions Credits
  7. Fabian Cancellara (SWI) Trek Factory Racing
  8. Davide Cimolai (ITA) Lampre - Merida
  9. Tony Gallopin (FRA) Lotto Soudal
  10. Edvald Boasson Hagen (NOR) MTN - Qhubeka



JOSEBA LARREA





PARIS-NIZA
Martxoaren 8 eta 15aren artean, paris nizaren 71. edizioa jokatu da, Maurepas- Col d´Eze artean. Guztira, 1138 km korritu dira. Bi erlojupeko lehen (martxoak 8) eta azken (martxoak 15) egunetan, mendian bukatzen diren bi etapa (Martxoak 12 eta 14) eta esprintekoak beste guztiak (martxoak 9, 10, 11 eta 13).
Etapetan denetarik egon zen. Erlojupekoa Kwatoskik irabazi eta lider jarri zen. Ez zioten lidertza kendu hirugarren egunerarte.


Lehen etapa, 7 km-ko erlojupekoan Kwatoskik eraman zuen. Rohan Dennis-en denbora berdina markatu zuen, baina poloniarrari eman zioten garaipena. Oso denbora ona markatu zuen, 7km 7:40 minututan eginda. Quick Step-eko txirrindulariak merezita eraman zuen garaipena eta lidertza. Dennisek ere ez zuen urruti izan garaipena 32 ehunengatik,bigarren postuarekin konformatu behar izan zen. Espezialistentzat ez zen egunik onena izan. Tony Martinek hirugarren postuarekin konformatu behar izan zuen 7 segundora. Alemaniarrari erlojupeko luzeagoak hobeto joaten zaizkio. Wiggins ere ez zen ongi aritu, eta hamabigarren postuarekin konformatu behar izan zen 15 segundora sartu ondoren. Tom Doumolin herberetarrak, bederatzigarren egin zuen. Ez zuen denbora txarrik markatu, eta 13 segundotara sartu zen. Sorpresa, Luis Leon Sanchezek eman zuen. Espainiarraren espezialitatea ez baita modalitate hau eta 10 segundotara sartu zen. Bostgarren Lars Boom 10 segundora ere, Degenkolb eta Chavanel ere 10era. Matthews 12ra zortzigarren, Doumolin bederatzigarren eta hamargarren Geraint Thomas 14 segundora, izan diren lehen hamarrak.                                 


Bigarren etapa, Kristoff-ek irabazi zuen, gainontzeko esprinterrei gailenduz. 192 km-ko etapa lauan, ihesaldian sarturiko bi txirrindularik hartu zuten protagonismoa. Lasterketa hasi eta, kilometro gutxira, Europcar taldeko Thomas Voeckler sartu zen ihesaldian, Anthony Delaplace (Bretagne-Seche) rekin batera. Biak batera, bi kilometro falta diren arte joan ziren, 6 minutuko distantzia ere edukiz. Baina azkenean Quick Step, Sky, Treek, Orica….  gehiago izan ziren. Eta azkenean harrapatu egin zituzten. Bukaerako esprintean, Kristoff, txirrindulari Norbegiarrak, ez zuen areriorik izan. Bigarren Bohuanni (Cofidis) izan zen, hirugarren Coquard izan zen (Europcar), laugarren Haussler (IAM) eta bostgarren Nizzolo (Teek FR). Guzti hauek denbora berean sartu ziren. Lider Kwatoskik segi zuen bigarren egunez jarraian.


Hirugarren egunean, esprinteko bigarren egunean, Andre Greipel alemaniarrak eraman zuen. 172km-ko etapak, menditxo txiki bat zuen, baina bukaeratik 42 km-tara. Beraz ez zuen eraginik izan esprinterrentzat eta ia guztiak iritsi diren aurrealdean. Egun hontako irabazlearen taldea izan zen, pelotoian, lana egin zuen bakarra, aurrean bakarrik ihes egin zuen, Arnaud Gerard arrapatzeko. Behin arrapatuta Lars Boom, Geraint Thomas eta Tony Martin, pelotoitik atera diren garaipen baten bila, baina kilometro erdi faltan, arrapatu zituzten hiru hauek. Azken esprintean Greipel, Demare ondoren, Degenkolb hirugarren, Matthews gero, eta bostgarren Rojas amaitu zuten. Sailkapen orokorrean Kwiatkoskik segitzen du, arazorik gabe, orain arteko jaun ta jabe izanik.


Laugarren egunean, lider aldaketa gertatu zen. Esprintean amaitu zuen etapak, eta Michael Matthews australiarra gailendu eta lidertza eraman zuen. 179 km-ko etapan, ihesaldi arriskutsu bat sortu zen. Philipe Gilbert, Thomas Voecler eta Florian Vachon sartu ziren. Goi mailako hiru txirrindulari dira, eta min egiteko arriskua zuten. Sei minutuko aldea izatera iritsi diren, baina Katushak lan gogor egin zuen eta 10. km-ra arrapatu zituzen. Baina talde errusiarraren lana, Matthewsek aprobetxatu zuen, esprintean jaun ta jabe izanik. Paris Nizako esprint bakoitza, txirrindulari ezberdinek irabazi dute, eta bakoitzak, arerio handirik izan gabe. Gaurkoan Oricako esprinterrak, Lampreko Cimolai-i metro bat atera dio. Nizzolo hirugarren izan da. Laugarren Kristoff, eta bere atzetik, ondoren Rojas, eta gero Breshel, Hoflnad, Bohuanni, Coquard eta Demare lehen hamarrak. Lider berri  da Matthews gaurko garaipenarekin.


Bostgarren egunean, berriro ere lidertza aldaketa gertatu zen. Kwatoski jarri zen berriro ere buruan, laugarren egunean, Matthewsek kendu eta gero. Baina gaurkoa, mendiko etapa zen eta espero zena gertatu zen, hau da, esprinterrak atzean geratu ziren. Eta 204 km-ko etapa honetan, Sky-ko taldeak gogor egin zuen lan, garaipena lortzeko, eta bere bi txirrindularik, lehenengo eta bigarren amaitu zuten. Richi Portek, etapa eraman zuen, azken kilometroan erasota. Geraint Thomas iritsi zen australiarraren atzetik, eta generalean, biak asko aurreratu dute. Bata bigarren jarri da liderretik segundu batera eta bestea hirugarrena da, hiru segundura. Kwatoski hirugarren izan zen bi SKYkoen 8 segundura. Poloniarrarekin batera Fugslang sartu zen. Van Garderen izan zen bostgarren 17 segundora. Generalean, etaparen antzera daude bost lehenengoak, baina, lehenengoa Michal Kwatoski da, gero bi SKYkoak Porte eta Thomas, gero Van Garderen eta bostgarren Fugslang.


Seigarren etapan, Tony Gallopin frantsezak, eraman zuen 184,5km-ko etapa. Gainera lidertza bereganatu zuen, 32 segundu aterata bi eta hirugarrenei. Etapa oso polita izan zen ikusteko, baina eguraldiak zakartu egin zuen. Ala ere, ikuskizun handia eskeini zuten txirrindulariek. Bi tontor zeuden igotzeko, bat, amaieraren aurretik, eta bestea etapa amaitzen zen tontorrean. Azken aurreko tontorrean, faborito gehienak bereizi diren talde batean. Baina aurre aurrean faborito nagusiak zeuden. Kwatoski, Porte, Thomas, eta Gallopin. Maillot horiak, bi SKYkoak begiz jota zituen, eta horrek Lottoko frantsesari askatasuna eman zion, eta behin eraso bat jota bakarrik geratu zen. Atzetik beste hirurak geratu diren. Eta jaitsieran, bai Porte eta bai Thomas, lurrera erori ziren. Poloniarra bakarrik geratu zen, eta atzetik zetozen Spilak, Valls, Costa eta Fugslang-ek harrapatu zuten. Azken igoeran, Gallopinek ez zuen areriorik izan eta garaipena lortu zuen. Atzetik 32 segundura sartu ziren Rui Costa, Spilak eta Fugslang. Valls hiru segundo geroago sartu zen. Eta minutura talde handitxo bat sartu zen, beraien artean, Edet, Vichot, Chavanel, Valgren eta Wellens. Honela, lidertza eskuratu zuen Gallpinek, Porte, Kwatoski, Thomas eta Fugslangen aurretik.


Zazpigarren etapa, azkena zen. 9,6km-ko erlojupeko bat, non mendi bat igotzean zatzan. Ematen zuen Portek, Kwatoskik…. ezingo ziotela minutu erdi jan Gallopini erlojupeko batean, baina gertatu zen. Portek sekulako erakustaldia eman zuen. Gallopinek oso erlojupeko txarra egin zuen minutu eta hogeita hemeretzira sartu ondoren Porterengatik. Australiarrak egin zuen lehenengo etapan 20:23ko denbora egin ondoren. Katushako Spilak izan zen bigarrena eta hirugarrena Rui Costa. Tony Martin Alemaniarrak egin zuen laugarren. Nahiz eta modalitatea ondo doakion, maldan gora ez zaio ondo joaten eta ez zuen hobeto egin. Bostgarren izan sen Michal Kwatkowski. Ion Izagirre zortzigarrena izan zen eta bere anaia Gorka hamargarrena izan zen.
Bukaerako sailkapenean, Portek eraman du Paris Niza-ko 2015eko edizio hau. Australiarra izan da erregularretako bat eta merezitako garaipena eraman du. Azken aurreko etapan zorte txarra izan zuen eroriko batengatik baina ala ere mantentzen jakin izan du egoera hori. Bigarren poloniar gaztea izan da, Michal Kwatkowski. Hirugarrena Simon Spilak. Euskaldun onena, Gorka Izagirre izan da bederatzigarren sailkatuta. Paper ona egin du Ordiziarrak bere anaiaren bezala. Edizio honengatik zerbait gehiago espero zen. Porte izan da faborito nagusienetan agertu den bakarrenetako bat. Aru, Bardet, Keldermann, Talansky, Van Garderen… ez ziren aguertu eta. Esprintean ere, Degenkolb, Demare, Hofland… desagertuta agertu bait dira. Baina izan dira sorpresa atseginak ere. Spilak, Kwatowski bera, Gallopin, Fugslang, Valls, Vichot… ez ziren espero hain aurrean egotea.


ENEKO GALDOS


2015 denboraldia hasi da dagoeneko, eta horrek txirrindulari denboraldia hastear dagoela esan nahi du. Denboraldiko lehen lasterketak gero eta gertuago daude eta gainera taldeak txirrindulari berriak fitxatu dituzte beraien taldeak indartzeko. Hortaz gain taldeak ere, zein txirrindularik korrituko dituzten urteko lasterketak pentsatzen ari dira eta sorpresa bat baino gehiago gertatuko da.
                          


2014ko izen nagusiak


2014 urtean, izen bat gailendu zen bereziki: Vincenzo Nibali. Italiarrak erakustaldia eman zuen Tourrean 7 minutu ta erdi pasata aterata bigarren sailkatuari. Hasieratik bukaerara finko mantendu zen eta inork ez zuen gorenetik kendu.


                                               


Ezin ahaztu Nairo Quintana Kolombiarraz, Movistar taldekoak Italiako Giroa eraman bait zuen. Merezitako garaipena izan zuen, lan gogorraren ondoren.
                                               
Baina 2014ak izan zuen momentu onena Espainiako Vuelta-n gertatu zen. Oilarren askok hartu zuen parte Alberto Contador, Chris Froome, Alejandro Valverde, Joaquim Rodriguez edo Nairo Quintanak besteak beste. Azkenik Pintokoak eraman zuen denboraldiko azken itzuli handia merezimentuz nahiz eta Quintanaren erretiroak lagundu zion.
                                               
Bestalde izan ziren txirrindulari gazte batzuk azaldu ziren lehen urtea. Fabio Aru, Wilco Keldermann, Thibaut Pinot, Romain Bardet edo Giacomo Nizzolo-k agerraldi politak egin zituzten. Lehen biak Giroan, beste biak Tourrean. Baina Nizzolo esprinter gaztea ere Giroan agertu zen, aurreko postuetan izanik.
Alde txarrean, Chris Froome eta Mark Cavendish daude. Ez da izan Britainar Handiko txirrindularien denboraldia.


2015ko egutegia


Aurtengo denboraldian, ez da lasterketa berririk egongo. Betiko lasterketa, itzuli handi, itzuli txiki, klasiko.... egongo dira. Itzuli handienak Espainia, Italia eta Frantzia bisitatuz. Gainera, Euskal Herria, Belgika, Frantzia, Katalunia, Suitza... izango dira itzuli txikiagoak. Azkeik klasikoetan, Donostia, Paris, Milan, Belgikako hiriak... iazngo dira.
Denboraldia, ofizialki urtarrilaren 19, San Luisko Turrarekin, baina lehen lasterketa garrantzitsua, martxoan izango da. Martxoaren 8an Paris-Niza lasterketarekin. 8 eguneko konpetizioaz. Jarraian martxoko egutegian, Tirreno, Milano-San Remo eta Kataluniako Bueltarekin. Hilabete hau amaitzeko, bi klasiko izango dira. Euskal Herriko itzulia Apirilean izango da. Lehen itzuli handia Maiatzean izango da Italiako Giroarekin. Uztailean Frantziako Turra eta Abuztuan Donostiako Klasikoa eta Espainiako Buelta.
     


Taldeak


Talde batzuk elkartu egin dira, eta izena aldatu diete, baita txirrindulari batzuek ere. Garmin taldea Cannondalerekin elkartu da eta taldeak, Cannondale-Garmin izena hartu du. Bestaldelehen Belkin zen taldek Lotto NL-Jumbo bilakatu da.  Bestela lehen mailan izango diren taldeak hauek izango dira:
AG2R, Astana, Lotto NL-Jumbo, BMC, IAM, FDJ, Cannondale-Garmin, Katusha, Lampre, Lotto, Movistar, Quick-Step, Orica, Treek, Sky, Giant eta Tinkoff Saxo.


Aurten aipatzekoak diren taldeak betiko antzera Movistar, Tinkoff Saxo eta Sky dira baina etapa txikietarako edo oilarren lehiarako txirrindulariak, Nibaliren eta Fabio Aruren Astana, Orica GreenEdge… Lehia polita izango da aurtengoa.




Fitxaketak


Normala den modura, taldeak indartu egin dira. Txirrindulariak taldez aldatu dira eta talde batzuk beste batzuk baino hobeto indartu dira. Alde batetik talde batzuek txirrindulari garrantzitsuak galdu dituzte. Eta indartu egin behar izan dira. Hauek dira ondoen indartu diren taldeak:


Txirrindulari gehien galdu dituzten taldeak, Astana eta BMC izan dira. Bi taldeak 11 txirrindulari galdu diuzte. Astanan, Iglinski anaiak, Brajkovic... Baina ondo indartu dira maila handiko txirrindulariekin: Luis Leon Sanchez, Cataldo, Malacarne, Boom, Taaramae... BMC-k bestalde, Samuel Sanchez eta Cadel Evans gizon garrantzitsuak galdu ditu, eta De Marchi, Rohann Dennis... erosi dituzte.


Beste talde batzuk mugimentu gutxiago izan dute:
FDJ talde frantsesak, bere gizon garrantzitsu bat galdu du, Nacer Bohuanni esprinterra. Kevin Reza edo Morabito izan dira fitxaketa onenak. FDJ-k 5 txirrindulari erosi ditu, eta beste 5 galdu. Fitxaketetan, indar handia izan ez duen beste talde bat, Lotto izan da. Lau txirrindulari erosi ditu. Thomas De Gendt taldeko izarretako bat egingo da besteak beste. Bestalde hiru txirrindulari saldu ditu taldeak, hiruretatik bat ere ez gizon garrantzitsurik.
Hauek dira mugitu izan diren txirrindulari garrantzitsuenak:


Peter Sagan, Cannondale-tik, Tinkoff Saxo-ra    
Stef Clement Belkin-tik IAM-era
Nicolas Roche Tinkoff Saxo-tik Sky-ra                   
Jan Bakelants Omega-tik AG2R-ra
Leopold Konig NetApp-tik Sky-ra                           
Lars Boom Belkin-tik Astana-ra
Wouter Poels Omega-tik Sky-ra                            
Thomas De Gendt Omega-tik Lotto-ra  
Bauke Mollema Belkin-tik Treek-era                      
Basso Cannondale-tik Tinkoff Saxo-ra


Erretiroa ere hartu due txirrindulari garrantzitsu batzuek:


Nicki Sorensen (Tinkoff Saxo)              
Fredrick Willems (Lotto)
Jens Voigt (Treek)                                  
Koldo Fdz Larrea (Garmin)
Andy Schleck (Treek)                            
David Millar (Garmin)
Danilo Hondo (Treek)                            
Cadel Evans (BMC)
Thor Hushovd (BMC)                          
Sebastien Hinault (IAM)

2015 denboraldiaz asko espero da. Alberto Contador, Vincenzo Nibali, Alejandro Valverde, Chris Froome, Nairo Quintana, Joaquim Rodriguez.... Ikusiko da ea oilar hauek hiru handietako bat irabazteko gai diren. Gero eta gertuago dago ikuskizuna eta zaleak orduan eta gogo gehiago dute txirrindularitza ikusteko.

Eneko Galdos


SANTOS TOUR DOWN UNDER


Urtarrileko 17-25 ospatu zen Australian, Santos Tour de Downunderreko lehiaketa opsatu zen, sei egunez txirrindularitzaren bizia eta emozioa Australiako kaleetatik murgildu zen, denboraldiko lehenengo lehiaketa zela eta kaleak topetara bete ziren, bizikletak berriz ere martxan ikusteko gogoa zegoela nabarmentzen zen.




  1. ETAPA: 132,6 kilometroko jardunaldi lau bat itxoin genuen, baña nahiko gogorra bero jazañeziñaren kulpaz, Tamuda eta Adelaideko herrien artean lehiatu zen, eta jardunaldi gehiena ihesik egon eta gero azkenean garaipena Jack Bobridge txirrindulari Australiarrarentzako izan zen, ondorioz generaleko lliderra bihurtu zen.
  2. ETAPA: Juan Jose Lobato Movistarreko txirrindularia Espaniarra izan zen garailea, 150,5 kilometroko jardunaldian lau baten sprint masiboan azkarrena izan eta gero, gaurko etapa King William Road hasiera eman zuen eta Stirlingen amaitu zen, generalari begira Jack Bobridge jarraitzen du generaleko lider moduan.
  3. ETAPA: Rohan Dennis BMCko txirrindulari Australiarra izan zen garailea, 143 kilometroko etapa menditsuan azkarrena izan eta gero, jardunaldi hau Norwood eta Paracomberen artean lehiatu zen eta faboritoak aurpegia emateko lehenengo aukera zen, azkenengo kilometrotan Dennis eta Evans eraso indartsu bat egin zuten baña azkenean Evansek bere taldekideari etapa irabazten jare zion, horren ondorioz generaleko lider berria bihurtu zen.
  4. ETAPA: Steele Von Hoff Australiako selekzioko txirrindularia izan zen garailea, 144,4 kilometroko, Glenelg eta Mt Barkerreko herrien artean lehiatu zen jardunaldiko sprint masiboan azkarrena izan eta gero, metarako 150 faltan eroriko bat egon zen baña horrek ez zuen emaitza finalari eragin, etapa hau eta gero ondiok  Rohan Dennis generaleko lider moduan mantentzen da.
  5. ETAPA: Richie Porte SKYko txirrindulari Australiarra izan zen garailea, 151,5 kilometroko azkenengo etapa menditsuan, faboritoentzako azkenengo aukera zen generala irabaztea objektibo mouan eduki izan eskero, jardunaldi hau McLaren Vale eta WIllunga Hillen herrien artean lehiatu zen, Porte eta Dennisen lehia ikaragarri bat lehiatu eta gero Porte izan zen indartsuena azkenengo kilometroetan, horrela etapako garaipena lortuz, Rohan Dennis jarraitzen du generaleko lider moduan
  6. ETAPA: Wouter Wippert Drapako txirrindulari Holandarra izan zen garailea aurtengo Santos Tour Down Underreko azkenengo etapa, 90 kilometroko etapa lau bat, jardunaldi hau King William Roadeko zirkuitua birak eman behar zituen txirrindulariak, sprintentzako aproposa izan eskero, ez zuten oso samur eduki garaipena lortzeko erorikoen erruz, horren ondorioz Marcel Kittel etapantzako faborito haundiena, afektatuta geratu zen, horrela txirrindulari Holandarra etapako garaipena lortu zuen eta generala azkenean Rohan Dennisentzako izan zen.


6stage19x.jpg


Horrela bukatzen da UCI World Tourreko egutegiko lehenengo lasterketa, nire ustez jardunaldi erabakigarria 3. eapan izan zen, Rohan Dennisek bere taldekidea Cadel Evanseri esker etapan lortu zuen distantzia nahikoa izan zen garaipena lortzeko, 5. etapan Richie Porte saiatu zen denbora hori berreskuratzen baña lortutako denbora ez zen nahikoa eta etapako garaipenarekin bakarrik konformatu behar izan zuen. Aurtengo denboraldia notizia txar batekin hasi genuen Cadel Evans BMC-ko txirrindulari mitikoa orain dela gutxi erretiratzea erabakai zuen, galera bat ziklismo osoarentzako, bere palmaresean ikaragarriaren barruan garaipen hauek dira nabarmenduenak, Tour de Franziako garaipen bat 2011, Flecha Valona 2010, Tour de Romandia 2006 eta 2011, Tirreno-Adriatiko 2011 eta Munduko Txapelketa bat 2009-an, ya ezebe.

6stage26x.jpg

JASON MARTIN

No hay comentarios:

Publicar un comentario