KIROL EMAITZAK

2015eko ESKUBALOI MUNDIALA
2015eko urtarrilaren 15etik, otsailaren 1era, Quatar-en eskubaloi mundiala jokatu zen. Frantzia izan zen txapelduna, finalean, etxean jokatzen zuen Quatarren aurka finalean menderatuz. Hirugarrena Polonia izan zen, Espainiari irabazita.
Guztira lau taldetan banatu zen txapelketako lehen fasea. A, B, C eta D multzoak. Multzo bakoitzean, faborito nagusi bat eta bigarren sailkatzeko beste faborito bat zegoen. Hirugarren posturako egon zen borroka gehiena multzo guztietan.

A multzoan Espainia sailkatu zen lehenengo partida guztiak irabazita. Bigarren posturako ordea, borroka egon zen, Quatar eta Esloveniaren artean. Azkenean etxekoak gailendu ziren , eta final-zortzirenetarako sailkatu bigarren postuan. Eslovenia berriz hirugarren amaituta pasatu zen eta Brasil llaugarrenean. Bielorrusia eta Chile geratu ziren kanpoan.
Sailkapena honela geratu zen:

Espainia                                                      10
Quatar                                                          8
Eslovenia                                                     6
Brasil                                                            4
Bielorrusia                                                    2
Chile                                                             0
B multzoak, ahulena ematen zuen. Kroaziak ez zuen arazorik izan lehenengo bukatzeko. Arerio zailena Mazedonia izan zen, baina selekzio honi 26-29 irabazi zion. Gainera, Kroaziak, txapelketako emaitza abultatuena lortu zuen, azkena bukatu zuen Irani, 41-22 irabazita. Kroaziaz gain eta Mazedoniaz gain, Austria pasa zen hirugarren postuan. Baina Austriak, 5 punturekin berdindu zuen Tunezekin. Baina Austriak gorabeherax-a +7 zeukan eta Tunezek - 1. Beraz europako taldea pasa zen eta Tunezekinlaugarren postuarekin konformatu behar izan zen. Kanpoan, Bosnia eta Iran geratu ziren.

Kroazia                                                        10
Mazedonia                                                    8
Austria                                                          5
Tunez                                                           5
Bosnia                                                          2
Iran                                                               0


                                   
                                              


C multzoan, Frantzia jaun eta jabe izan zen. Sorpresa, Frantziak,Islandiaren aurka, txapelketan irabazi ez zuen partida bakarra berdindu zuen. 26na berdinduta ere Frantzia lehen postuan sailkatu zen. Suezia eta Islandia beraren aurretik. Laugarrena Egipto izan zen, eta nahiz eta Islandiarekin 5 puntutara berdindu, talde afrikarra atzetik pasatu zen. Azkenik, Txekiar Errepublika eta Argelia kanporatuak izan ziren.

Frantzia                                                      9
Suezia                                                        7
Islandia                                                       5
Egipto                                                         5
Txekiar Errepublika                                    4
Argelia                                                         0
 
Azkenik D multzoa izan zen parekatuena. Alemaniak sorpresa eman zuen, Polonia eta Dinamarkaren aurretik sailkatuta. Partida bat berdindu eta beste guztiak irabazi zituen liderrak. Argentinak laugarren amaitu zuen eta kanporatuak, Errusia eta Arabia Saudi izan ziren. Arabia Saudi izan zen txapelketa osoan gol gutxien sartu zituen taldea. Guztira 87. Partidaro 16.4 gol sartuta bataz beste.

Alemania                                                  9
Dinamarka                                               8
Polonia                                                     6
Argentina                                                 5
Errusia                                                     2
Arabia Saudi                                            0

Final zortzirenetara, 16 talde pasa ziren. Hortik gero 8 talde pasa ziren hurrengo fasera. Urtarrilaren 25 eta 26 artean jokatu zen fase hau.

Lehen partidan sorpresa handirik gabe, Kroazia pasa zen Brasili irabazita. Baina uste baino gehiago sufrituta. 26-25 irabazi zion, eta final laurdenetara pasatu zen.
Bigarren partidan Poloniak 24-20 irabazi zion Sueziari. Sorpresa eman zuen talde Poloniarrak, lehen fasean hirugarren amaitu zuelako,  Sueziak berriz bigarren. Baina ala ere Polonia merezimendu osoz pasa zen.
Hirugarrenean, etxeko taldeak jokatu zuen eta 27-29 irabazi zion Austriari. Partida estua izan zen baina azkenean Quatar pasa zen. Capotek eta Saric atezainak, garaipenera eraman zuten Quatar.
Alemaniak berriz, Egipto kaleratu zuen. 23-16 irabazi zion talde afrikarrari. Partidako onena, Alemaniako atezaina izan zen. 20 geldiketa egin zituen eta bere taldea, final laurdenetaraeraman zuen.
Bostgarren partida, Islandia eta Dinamarkaren artekoa izan zen. Sorpresa handirik gabe, irabazi zuen 25-30. Dinamarka askoz hobea izan zen eta arazorik gabe pasa zen final laurdenetara.
Seigarren partidan, Espainiak Tunezkaleratu zuen egurtua emanda. 28-20ko emaitzarekin amaitu zen eta ez zuen arazo larririk izan partida irabazteko. Espainia faboritoetako bat zen eta momentu hortarare ez zuen inolako arazorik izan.
Esloveniak, Macedonia kaleratu zuen zazpigarren kanporaketan. Ez zen sorpresarik egon, eta naiz eta parekatua joan zen partida, 30-28 izan zen azken emaitza.
Azken final zortzirenetako partidan, Frantziak, Argentina egurtu zuen 33-20 irabazita. Frantzia txapelketako oilarretako bat izan zen eta partida honetan erakutsi zuen, Argentina ahul bati irabazi zion.
Final laurdenak iritsita, Polonia,Quatar, Espainia eta Frantzia pasa ziren. Batzuk beste batzuk baino gehiago sufrituta. Partida hauek egun berdinean jokatu diren, Urtarrilaren 28an.
Errazen, Frantziak izan zuen, Esloveniari 32-23 irabazita. Nikola Karabatic, Omeyer, Porte eta konpainiak arazo barik egin zuten Frantzia pasaraztea finalerdietara.
Bestalde beste selekzioek zaila izan zuten. Poloniak 24-22 irabazi zion Kroaziari. Konpetizioko sorpresetako bat izan zen Quatarrekin betera. Poloniako atezaina batez ere, izan zen partidako izarra, partidaren amaieran 3 geldiketa egin bait-zituen.
Quatarrek ere, bigatik irabazi zuen. 26-24 Alemaniari. Etxeko taldeak polemika piztu zuen, bere taldean 16 jokalarietatik 7 bakarrik zirelako benetan Quatarrekoak. Hori selekzio artifiziala edukitzea da, 16 horietatik 9 “erosi egin dituztelako” (Quatarren diru asko bait-dabil). Ala ere merezita sailkatu zen hurrengo fasera.
Final laurdenetako azken kanporaketan, Espainiak, Dinamarka kanporatu zuen. Orainarteko partida honena izan zen, bi selekzio oso indartsu bait-dira. Eta hain parekatua joan zen, 24-24 zioazela azkeneko minutuan, baina Espainiako Joan Cañellas-ek, azken jokaldia, gola sartu zuen, eta Dinamarka etxera bidali. 
 
Finalerdietan, Polonia-Quatar eta Frantzia-Espainia partidak jokatu diren. Bi partida oso parekatu ziren.
Quatarrek 31-29 irabazi zion Poloniari. Emozio handikoa izan zen. Baina epaileen lanaz kexatu diren Poloniarrak, Quatar etxekoa delako eta… Baina azkenean etxekoak joan ziren finalera.
Bestalde Espainia eta Frantziak, espero baina partida txarragoa jokatu zuten. Lehen zatian, hiru goleko abantailarekin joan zen Frantzia, eta Espainiari asko kosta zitzaion hori berdintzea. Azkenean 26-22 eta Frantzia finalera.

                                   
Finala Otsailaren 1ean jokatu zen Frantzia eta Quatarren artean. 25-22 irabazi zuen Frantziak. Karabatic anaiek final oso ona jokatu zuten, eta ez zen izan Quatarreko jokalarien eguna. Azkenean Frantzia txapeldun eta Quatar bigarren. Hirugarrena Polonia izan zen. Laugarrena berriz Espainia.





Errege Kopa
Gaur Vicente Calderonen Atletiko Madrilen futbol zelaian kopako final laurdenak jokatuko dira Atletiko eta Bartzelonaren arteko.Partida hau oso polita izango da  baina lehenengo partidan Bartzelonan 1-0 Bartzelonak irabazita Atletikok partida emaitz zailagoa izango du Bartzelonak gol bat sartuz gero bikoitz moduan zenbatuko dela enpatatuz gero.Horregatik Txolo Simeoneren mutilak irabazteko gose gehiagorekin  joango dira gainera etxean izanez gero afizioaren berotasuna edukiko dute. Partida hau lehen esan dudan moduan oso polita eta emozionantea izango da. Bartzelonak irabaziko duela uste dut gainera Messi urrezko momentu batetik dabil pasatzen urrezko baloia irabazteko gogo handiekin egongo da bi urte pasatu dira eta  irabazi gabe. Baina egia esan Griezmann aurrelari Frantzesa ere oso momentu on batetik dabil pasatzen bere talde berriaz.Gehien espero dudana da ikusten duten denak partida honeaz ondo pasatzea azkenean futbola joku bat gehiago delako. Pasatzen dena Villa-real edo Getaferen aurka jolastu beharko du final handira iristeko.



Ander Arrizabalaga








2014ko Urrezko Baloia

2015eko Urtarrilaren 12an, 2013/14 denboraldiko Urrezko Baloiaren saria banatu zuten “Zürich”en. Horretaz gain, mutiletan entrenatzaile onena, emakumeetan jokalari eta entrenatzaile onena, gol onena eta Munduko 11ko onenaren sariak eman zituzten. Baina mutilen ligako eta gol onenaren sarian zentratuko gara.

Garrantzitsuena izan daitekeenetik hasiko gara. Cristiano Ronaldok 2014ko Urrezko Baloia irabazi zuen, merezitako saria. Joan zen urteko denboraldian, Real Madridekin, titulu asko lortu zituen, horietan garrantzitsuena 10.Championsa. Beste bi nominatuak, Manuel Neuer eta Lionel Messi izan ziren. Irabazleak, keinu txar bat egin zuen ikusle askok lekuz kanpo ikusi zuena, askok, errespetu falta bat moduan ikusi zuten beste nominatuekiko, nik ere horrela ikusten dut.

fotonoticia_20150112200402_800.jpgCristiano-Ronaldo.jpg
Entrenatzaile onena, Alemaniako selekzionadore Joachim Löw izan zen. Hau ere merezimendu guztiekin, baina Carlo Ancelotti eta Diego Pablo Simeonek ere sekulako denboraldiak egin zituzten beraien taldeekin. Baina Munduko Kopa bat irabazteak pisu gehiago dauka beste bi entrenatzaileek egin duten baino. Argi eta garbi Löw jaunak irabazi behar zuen saria.

Germany-s-coach-Joachim-Loew-R_54423287599_54028874188_960_639.jpg

Puskas sariko irabazlea, Real Madrideko zelai erdiko jokalari kolonbiar James Rodriguezek irabazi zuen. Emakumeetan irlandako jokalari Roche eta holandar Van Persiren golei gainditu zien. Nire iritziz gol ikaragarriena Rochek egindakoa izan zen, nahiz eta Jamesen gola oso ona izan. Eta nire iritziz ere, Real Madridek ez bazuen James fitxatzen, ez zen sari horretara nominatuta egongo.

james-1.jpg



Julen Murua


Errege Kopa
Atzo hiru talde handiek Bartzelona,Atletiko de Madrid eta Real Madridek errege kopako final zortzirenen buelta jokatu zuten ea nor pasatuko zen final laurdenetara pasatzeko asmotan.


Lehenik eta behin Bartzelonaren partidaren inguruan itzegingo dugu. Bartzelonak partida oso erraxa izan zen Elxeren aurka gainera lehen partidan Bartzelonak 5-0 irabazi zion Camp Nouen.  Atzoko partida ez zen izan oso desberdinak paliza ederra sartu zion Bartzelonak Elx humil bateri. Ez da hori okerrena Bartzelonak etzuen titular bakarra atera eta beste batzuk gainera bigarren taldekoak ziren. Partida 0-4 amaitu zen gainera Mathieuk tremendoko gola sartu zuen faltaz.Bartzelonak horain Atletiko de Madriden aurka jokatu beharko du.


Esan dudan moduan Bartzelonak Atletiko de Madriden aurka dudala orduan jakingo duzue Atletiko de Madridek Real Madrid eliminatu duela. Atletikok bentaja garbia zuen etxean 2-0 irabazi ziolako.Atzo partdia ederra jokatu zuten Torres eta Griezmannek.Torresek inoiz ez zuen sartu golik bernabeun baina atzo bi gol sartu zituen eta biak Griezmanenn pasearekin.Derbia 2-2 amaitu zen. Partida polita izan zen baina Ancelottiren mutilek porrot askorekin hasi dute 2015.   


Ander Arrizabalaga

No hay comentarios:

Publicar un comentario