HALL OF FAME

HESIAN, HEGALAK ASTINDUZ

Hesian taldeak seigarren diskoaren izena “Hegalak astinduz” da. Hesian taldean zerbait eraldatu da, agian gauza asko, kantuen entzunaldiek ekarriko digute, nola ez, berri pozgarria. Hesian taldearen disko bakoitzak haren izena handitu eta indartu baino ez du egin urterik urte. Hesian taldean hazkundea diskotik diskora dator, abestiak gero eta gertukoagoak egiten jakin dutelako eta kantuek izugarrizko erakargarritasun pisua dutelako behetik goraino. Hesian taldearen abestien biribiltasunaren sekretua beltza eta zuria ongi nahastean datza. Hesian taldearen “Hegalak astinduz” diskoak bikain elkartu ditu Zuriñeren ahots leun eta goxoa, Franen indar trinkoarekin, batuketak emaitza bakarra du: kantuen bat-bateko abegikortasuna. Ikerren gitarren zirimolek eta haize atalaren barealdiak ekarriko duten giroa eragingo dute Hesian taldearen diskoa rockzaleagoa izango dela jaia eta konpromisoa alboratu gabe. Bateria eta baxuaren kolpeak eta abiadurak sorginduko ditu batuketa orokorrak eta hortik aterako dena da rocka poparekin uztartzea eta baita punkarekin ere. Hesian taldeak letra mamitsuak jarri dizkio disko sakon, bizi eta esanguratsuari.
Gainera, Zuriñe, abeslaria orain ETB-ko haurrentzako tele sail baten agertzen da protagonista moduan.


EIDER HERRAEZ.

Bobby Kristina hil al da, Whitney Houstonen alaba?

Oraindik ez dago zehaztuta Bobbi Kristina, Whitney Houstonen alaba hil dela, baina medio batzuek baieztatzen dute droga arazoengatik egun batzuk koman pasatu dituela eta azkenean hil egin dela.
Drogen gaindosiarekin konortea galdu zuela esaten dute bainuontzian. Baina oraindik berri hau ez dago baieztatuta, zurrumurratzen dute bere gizon eta lagun batekin  bere etxean egon eta gero hil zela, edo koman jarri zela.
Bobbi Kristina Brown, 21 urtekoa, larunbatean eramaten dute Roswell ospitalera, osasuneko arazo handiak izan dituelako eta bertan hobeto zainduko dutelako.
Esan beharra dago bere ama Whitney Houston modelo eta aktore ospetsua gauza berdinarengatik hil zela 2012ko otsailaren 12an.  
Famili ospetsutan horrelako gauzak gertatzena, ama edo hil dela drogen kontuengatik edo aita edo... normalena da gero beste familiakideak gaizki hartzea eta ez gainditzea haustura hori denpora luze luze bat itxaron arte.
Muere-Bobbi-Kristina-650x300.jpg
Eider Herraez.



CRISTIANO RONALDOK ETA IRINA SHAYKEK LAU URTE ONDOREN HAUTSI DUTE.



2010eko maiatzean hasi ziren elkarrekin, baina karrerek eta distantziak izan dute arazoa urte hauetan. Cristianok, Real Madrid-eko jokalari ospetsuak, denbora guztian berarekin egon behar duen emakume bat nahi du, baina Irinak, Errusiako modelo eta aktoreak, ez du nahi bere top karrera uztea horregatik. Irinaren urtebetetze eguna joan den astean izan zen, 29 urte bete zituen eta orduantxetik ez du Cristianorekin batera argazkirik igo ez facebook, instagram…-era.
Nahiz eta Cristianok denbora guztian berarekin egon behar duen emakume bat nahi duela esan, oso erraz egingo zaio beste neska bat aurkitzea, mundu osoan zehar oso famatua egin delako futboleko gauzengatik. Orduan, neska bat aurkitzen duenean, edozer tontakeria gertatu eta hausten badute, erraz eta azkar lortuko zuen beste neska bat. Hau da, benetan nahiz eta hori esan, neska bat aurkitzerakoan ez diola egiten kasu askorik horreri, neska polita aurkitzearekin nahikoa du. Eta Irinarengatik berdina.

Cristiano-Ronaldo.jpgirina-shayk-cleavage-dress-cannes-red-carpet.jpg


Cristiano eta Irina ez dira beraien bostgarren urteurrenera iritsi. Modelo errusiarrak ez zion futbol jokalariari Zurichera lagundu, Urrezko Baloiaren galara. Cristianok jaso zuen urrezko baloia, hirugarrena bere karreran, baina ez zuen hitzik eduki bere neskalagunarentzat. Eskerrak bere familiarendako, semearendako eta bere lagunendako izan ziren, Irina aipatu ere ez zuen egin. Hori ikusi ondoren, zurrumurruak hasi ziren, moztu egin zutela esanez. Correio de Manha aldizkari portugaldarrak ziurtatzen zuen bien artekoa amaitu zela eta Vidas aldizkariak ere hau esaten zuen ``Cristianok bere familiari ziurtatu dio moztu egin duela´´. Eta uste da mozketa hori Dubaieko bidaia eta gero egin zela, bertan Gabonak pasa ondoren. Hau ikusi ondoren, uste da ez ditugula berriz batera ikusiko.



Eider Herraez eta Ander Bikuña.


“DEGENERES” PROGRAMARA JOAN ETA LESBIANISMOA SUSTATU ZUELA SUPOSATZEN DELAKO, AURPEGIRATU DIOTE TAYLOR SWIFTERI

Larry Tomczakez artikulu bat idatzi du, “The Christian Postel”en, Taylor Swift kritikatzen. Suposatzen da DeGeneres programara joateagatik soilik, lesbianismoa sustatzen diela neska gazteei, baina, famatu bat aurkezle homosexual baten programara joaten denen bakoitzean lesbianismoa sustatzen badu, ez da ez lehenengo ez azkenengoa izango.  “Ellenek (aurkezlea) Taylor Swiften bisitarekin ospatu zuen bere ezkontza eta lesbianismoa neska gazteen arreta gehiago izateko”. Gainera, Ellenek Swift gonbidatu zuen, baina beste edozein gonbidatuta ere, berdina pentsatuko zuen Larry Tomczakezek. Hau da, oraingoan Swifteri tokatu zaio, baina beste batean, beste bateri tokatu al zaio lasai asko. Swiftek, ez zuen ezer egin hura sustatzeko, hau da, disko berria aurkeztu, abesti batzuk abestu… zituen eta suposatzen da horrekin soilik sustatu zuen.


Nerea Bermejo.

No hay comentarios:

Publicar un comentario