EL CONQUIS

7. Astebukaera


Otsailaren 22 eta 23an, Conquistador-eko bi kapitulu berri eman ziren. Hiru taldeek inmunitate jokoa jokatu zuten. Lehenik urdinak joan ziren auretik. Gero gorriak eta berdeekin lehia estua izan ostean, gorriak garaile. Duelura gorriek berde taldetik, Eneko bidali zuten. Urdinetan asanblean urdinetan Sara nominatu zuten. Toni izan zen kapitainak aukeratutako partaidea duelurako. Enekok bietatik Sara aukeratu, eta uste baino sufrituago baina Gasteizko mutilak irabazi zuen. Baina astebukaera honetan nabarmendutakoa Kortaren istiluak izan ziren.


                       
Pasaden astean, jende askok utzi zuen saioa fisikoki ahul zeudelako. Manuk sahietsean hartu zuen min behien adarrengatik. Txejok motibazio faltagatik, eta berdeetan Ainhoa oñatiarra. Gainera hotzagatik, kanpamentu pobrean eta oso pobrean zeuden partaideak, alberge batera eraman zituzten istripurik ez gertatzeko. Talde irabazleak berriz, ez zuen inolako arazorik izan lo egiteko. Eta oso aste ona eta lasaia pasa zuten.
             
Eta aste honetan, batez ere talde gorria ahul zegoen. Baina Inmunitate jokorako ez zuten arazo handirik izan talde bakoitzean 5 partaide eta kapitain bat behar zelako. Eta talde guztietan zeuden guztira 6 partaide. Eta proban, talde bakoitzak zuhaitz bat moztu eta behera bota behar zen. Gero behin zuhaitza lurrean egonda, enborraren bi metro moztu, gero enbor hori talde guztiaren artean leku batera eraman, enborra zutik jarri eta taldeko bat enborraren gorenera igo, eta banderin bat ipini goian zegoen soka batera. Gero jaitsi eta ikurriña hartu behar zen.
Proba hasi zen eta urdinak azkar azkar hartu zuten zuhaitz bat, eta mozten hasi. Baina agian hobe zen polikiago joan eta zuhaitz onena hartzea, hartu zutena, urrutien zegoelako eta bide luze eta zaila egin behar zen Julianengana itzultzeko. Gorriek hartu zuten leku ona eta, eta beraien ondoan berdeak. Zuhaitza mozten urdinak izan ziren onenak. Gero bi metro mozten ere ondo aritu ziren. Baina bide luzeena zutenez Julianena itzultzeko zailtasun asko izan zuten eta atzean gelditu ziren. Berdeak atzetik aurrerako proba egin zuten. Zuhaitza mozten arazoak izan zituzten. Gainera Korta garrasika hasi zen batez ere bere taldeko neskei. Nai, Irantzu eta Nagori ez zion utzi zuhaitzik mozten. Eta Sexy Blackekin ere berak izan zituen. Bata besteari garrasika ibiltzen baiziren. Hor galdu zuten denbora berdeek eta naiz eta asko remontatu zuten ezin izan zuten ezer egin eta Manu eta bere taldea izan zen irabazle. Kanpamentu aberatsera eta aste lasaia pasatu zuten. Bestalde, berdeak kanpamentu pobrera joan ziren eta gorriek berdeen taldeko bat nominatzeko aukera izan zuten. Eneko izan zen aukeratua, gorrien ustez indartsuena delako bere taldekoa eta beste taldeak ahuldu nahi direlako. Urdinak oso pobrera joan ziren. Eta asanblean Sara aukeratu zuten, ahulena kontsideratzen dutelako. Davidek berriz Toni aukeratu zuten eta bi partaideak duelura joan ziren.




Gero, Enekok bietatik bat aukeratu behar zuen. Eta Sara aukeratu zuen, ez duelako sorpresarik nahi eta ahulena ikusten duelako.  Ondo egin zuen, Toni asko ari delako erakusten, oso langilea, borrokalaria eta partaide ona bait da. Dueluan, elurretan bi buloi bilatu behar ziren gero poste batetik  igotzeko erabili behar ziren.  
Sarak bizkor aurkitu zituen biak. Enekok bat bai baina bestea ez zuen aurkitzen eta urduri jartzen hasi zen, ikusten zuelako Sara aurretik zioala. Baina Gasteizko neskak, ez zuen asmatzen postetik igotzea, indar asko behar delako eta Sarak ez du askorik. Denbora baten ostean Enekok aurkitu zuen, eta bizkor hasi zen igotzen. Denbora gutxian igo zuen eta goraino igo zen. Horrela, aurrera jarraitu zuen eta Sara kalera. Merezita irabazi zuen nahiz eta asko kosta zitzaion buloia bilatzea, igotzen, ez zuelako ezer tardatu.
                           

Urdinak ahuldu egiten dira partaide bat gutxiago direlako. Berdeen animoak igo egin dira Eneko berriz itzuli delako beraien taldera. Gorriak ere janda indartsu iritsiko dira datorren astean. Hurrengo proba kanibalen proba da (txerriaren zatiak jan). Eta ikusteko egongo da gertatzen dena.


ENEKO GALDOS



LEHEN FASEKO AMAIERA


Otsailaren 1 eta 2-an El Conquis-eko 3. astebukaera jokatu zen, oso asteburu garrantzitsua. Inmunitate jokoa neskek irabazi zuten, El Conquisen ohitura den joko baten, `El laberinto´izenekoa. Taldekide guztiak lurretik lotuta joan behar dira.
Duelura, Roberto Laiseka kapitainak nominatutako Maurixio eta Eneko Van Horenbekek nominatutako Iban joan ziren. Bakoitzak laguntzaile bat aukeratu zuen, Maurixiok Maixa eta Ibanek Eneko taldekidea. Duelu oso intentsua izan zen, bide batetik jaisten banderin batzuk hartzea zen helburua. Bost  banderinak hartu ondoren eskailera batzutatik igo eta lehenak Patagonian segitzeko aukera zuen. Faboritoa Iban zen baina Maurixio Naparrak amore emango ez zuela aitortuz borroka egongo zela ematen zuen. Maurixio eta Iban eskaileretara tarte asko gabe iritsi ziren, Egoitz izeneko Maurixio aurretik baina eskaileretan errenditu eta Iban izan zen garailea.
Baina El Conquis sorpresas beteta dagoenez bi kapitain ere etxera joan beharko ziren, Manu eta David edo Eneko eta Laiseka. Proba ederra jarri zien, bietako batek tirolina luze bat egin beharko zuen eta besteak eskairelak igo ikurrina hartzeko. David eta Eneko tirolinarekin hasi eta David Secok errex irabazi zuen. Beraz, Manu eskailerekin tarte askorekin hasi zen eta errex irabazi zuten. Laiseka eta Eneko etxera, Maurixiorekin batera. Eta El Conquiseko jefeak ere agertu ziren, Juanito eta Korta.





Joseba Larrea



2. ASTEBUKAERA


Urtarrilaren 25 eta 26-an, El Conquistador del fin del Mundo-ko bigarren astebukaera izan zen ikusgai telebistan. Inmunitate jokoa neskek irabazi zuten, emozio handirik gabeko proba batean. Bestalde, duelura mutilen taldea joan zen. Kapitainen kexak ez zuten ezertarako balio izan, eta azkenean Amauriren aurkako duelua galduta, Tasio, 43 urteko marrokiarra izan zen Ziortza eta gero bigarren kaleratua.




Pasaden astean, Ziortza joan zen kalera, Ainhoaren aurkako dueluan. Baina aste honetan, neskek ez dute Ziortzaren faltarik somatu, David eta Manuren taldeak ez duelako areriorik eduki. Proba konpletoa izan zen denetik baitzuen. Hasieran, taldeek mezu bat jaso zuten. Bertan, taldekoek kapitain bat eta beste taldeko partaide bat hautatu behar zuten. Mutilek kapitain modura Eneko hautatu zuten, eta beste taldeko partaidea, Oihana hautatu zuten. Neskek bestalde David eta Tasio hautatu zituzten. Probak hiru fase zituen. Lehenik eta behin taldeek hautatutako beste taldeko partaideak (Tasiok eta Ohianak), buruz behera, ariketa matematiko batzuk egin behar zituzten. Lau eragiketa zeuden, eta emaitzak egoki esanda, giltza bat irekiko zen.

Behin asmatuta, eskailera batzuk hartu behar zituzten taldeak banaka, eta erreka gurutzatu beraiekin. Eskailerak, altuera batera igotzeko balio zuten. Eta goitik, munizioa zuten, “tiratxina” batez jaurtitzeko. Munizio honen bidez, taldeek beste taldeek hautatutako kapitainei jaurti behar zieten beraien gainean zegoen saski batera. Saskira munizioa sartuta beste taldeko kapitaina uretara eroriko zen eta  jokoa amaituko zen. Proba konpletoa zen baina, garrantzia handia izango zuen batez ere eragiketak ahalik eta azkarren amaitu eta munizioa asmatzea saskira sartzen. Hasieran mutilak eta batez ere beraien kapitaina Eneko, kexatu egin ziren, Tasiok marrokiarra izanez hobeto ulertuko lukeelako arabez erderaz baino. Baina alferrik izan zen guztia.
 
Proba hasi eta bai Tasio eta bai Oihana,  eragiketa matematikoak egiten hasi ziren. Oihana ondo ari zen baina, Tasiok ezin zuen aurrera egin. Ez zuen asmatzen batean ere ez, eta neskak berriz, hasi ziren eskailerak biltzen. Tasiok ezin zuen asmatu ezer, eta nekatzen hasi zen. Beraz bere taldekideek ezin zuten ezer egin. Horregatik beste taldeak egiten zuenari begira, barrezka aritu ziren. Baina neskek, ere arazoak izan zituzten, eskailerak biltzen, arazo asko izan zituzten errekako korrontea handia baizen. Beraz Julianek ezin zutela ikusiz, neskei alturara igotzeko baimena eman zioten. Gora igota munizio guztia erabili zuten neskak eta ez zuten asmatu batean ere ez saskira sartzen. Beraz proba inork ez  zuenez irabazi baina nesken saiakera eta sakrifizioagatik, kanpamentu aberatsera nesken taldea joan zen.

Baina proba ez zuenez inork bukatu, neskei ez zieten jatekorik eman. Mutilek berriz, taldean ezin egin zutenez ezer egin, inmunitatea galdu zuten eta nominazioak iritsi ziren. Asablean taldekideek Amauri errepublikarra aukeratu zuten, ez zelako taldean ondo integratu eta naiz eta fisikoki mutil indartsua den, ondo egin zuten mutilek, Amaurik taldeko aginduei kasu egin beharrean bera bakarrik aritzen delako. Baina “Sexy Black-ek” arerioa behar zuen.
Eta hori kapitainek autatu zuten, bakoitzak bat. Laisekak Tasio hautatu zuen eta Enekok kostata baina Iban hautatu zuen, ustekabekoz ala ere. Iban gaztea da eta indartsua da eta bera baino lehenago badaude ahulagoak baina Enekok eman zuen arrazoia egokia da. Itzultzea nahi dute eta indartsu bat bidali zuten. Baina ez ziren hirurak joan, Amaurik arerio bat aukeratu behar zuelako. Logikoki Tasio hautatu zuen ahulagoa zelako. Eta duelura joan ziren biak laguntzaile banaz. Tasiok Luka hautatu zuen eta Amaurik Txejo. Duelua, pareta altu batean alde batetik bestera mugitzea zen banderak jasotzeko (5 bandera).

Irabazi errez gainera Amaurik egin zuen, merezita eta kanpamentura itzuli zen, Tasiok berriz, taldeko ahulenak saioa utzi du eta fabore bat egin dio taldeari, txarrena joan bait da.


Eneko Galdos





                  CONQUISTADOR-eko lehen astebukaera


Astebukaera honetan, El conquistador del fin del mundo´-ko 11. edizioa hasi zen Urtarrilaren 11 eta 12-ko egunetan. Urteroko moduan sorpresaz betetako edizio bat izango dela espero dugu.
Edizio hau, kapitainak aurkeztuz hasi zen. Kapitainak, Eneko Van Horenebeke eta David Seco izango dira. Fisiko handia dute biek, eta oso konpetitiboak dira. Beraien artean pike eta leia  handia dute eta edizio hontan zehar probaz proba borrokatuko dute hoberena izateko. Bai Enekok eta bai Davidek, lehen proba bat egin zuten, beraien taldeak aukeratzeko. Egin beharreko proba, helikoptero batetik erreka batera jauzi egin, eta Julian eta gainerako partaideena joan behar ziren korrika. Proba hori Eneko Van Horenbekek irabazi zuen, `El Conquis´ bi aldiz irabazi duen gizonak. Egia da abantaila txikia izan zuela helikopterotik errekara leku hobeagoan erori baitzen, baina hauxe da programa hauek duena.




Proba hori irabaztearren taldea aukeratzeko zortea izan zuen, eta Enekok mutilen taldea aukeratu zuen bi aldiz pentsatu gabe. David, nesken taldeaz geratu zen. Jarraian kanpamentuak aukeratzeko beste proba bat egin zuten, 180 metroko yumar proba. Irabazlea kanpamendu aberatsera joango zen eta galtzailea berriz kanpamendu txirora. Egia esan oso proba zaila zen, eskularruak erabili gabe egiteko, eskuetan zauriak egiteko aukera asko zeuden. Proba oso lehiakorra izan zen, gehienbat Eneko joan zen buruan baina David moduko irabazle bat inoiz ez da errenditzen eta amaieratan Davidek hartu zuen burua eta ikurrina hartu arte horrela izan zen. David Seco izan zen garailea eta ohitura den bezala Eneko kexa eta kexa hasi zen baina ez zuen ezertarako balio izan, David kanpamendu aberatsera eta Eneko, berriz txirora. Bertan, beste kapitain bat zegoen itxaroten, aberatsean Manu Maritxalar eta mutilen kanpamenduak, berriz, Roberto Laiseka, txirrindulari ohia.












Bigarren egunean, bi taldeak beraien kanpamentuetan aritu ziren gaueko hotzerako prestatzen, eguraldi txarrerako prestatzen, taldekideak ezagutzen eta uraren bila joaten. Nesken taldean David-ek kanpamentu aberatsera iristean, sorpresa bat zuen itxaroten, Manu Maritxalar, bere taldeko bigarren kapitain modura baitzegoen. Honek Daviden hasarrea sorrarazi zuen. Bi pertsona hauek gaizki eramaten dira aurreko edizioetan, gora-beherak izan dituztelako. Nesken taldean Manu eta David, baina mutilen taldean, Eneko kapitain modura dutela, Roberto Laiseka txirrindulari ohia azaldu  zitzaien kanpamenduan, kapitain ordea izateko.
Nahiz eta bi kapitain-ordeak, batez ere Manuk ez duen orainarte zorterik izan Realitian, Manuk, Robertok baino papel hobea egingo du esperientziagatik eta indar handiagoa duelako, txirrindulari ohiak ordea ez dakigu ezer, ez fisikoki indartsua den, erresistentzia duen,ona den igerian...  
Behin kapitain-ordeak ezagututa, ikusleek partaideak ezagutzeko aukera izan zuten, banaka banaka, bi taldeetako partaideen “kasting”-a ikusteko aukera izan baizen. Bai nesken eta bai mutilen taldean 13 parte-hartzaile daude, adin ezberdinekoak. gustu ezberdinekoak…
Mutiletako, zaharrena eta edizioko zaharrena, Patxi Bilbotarra da, 53 urterekin eta gazteena, Luka 21 urterekin. Daviden taldean bestalde, Sara da beteranoena 50 urterekin, eta taldeko gazteena, Oihana 22 urterekin.
Partaideak ezagututa, ezagutzen ari dira zeintzuk izan daitezkeen indartsuenak. Mutiletan, maila handiko jendea dagoela ematen du, Luka, Eneko (partaidea), Txejo, Maixa… ematen dute izango direla bukaerara iritsi daitezkeenak. Nesketan berriz: Nai, Cris, Irantzu-k…. ematen dute emango dutela zer esan handia.




Joseba Larrea eta Eneko Galdos

No hay comentarios:

Publicar un comentario